Albisteak Albisteak

Atzealdea

Europako Gizarte Funtsak 2.925.000.-€ zenbatekoarekin kofinantziatzen du “AUTOENPLEGUA SUSTATZEN” ekimena

Imagen
2015-05-27

Europako Gizarte Funtsak 2.925.000.-€ zenbatekoarekin kofinantziatzen du “AUTOENPLEGUA SUSTATZEN” ekimena. Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak sustatzen du.

2015eko maiatzaren 28an Eusko Jaurlaritzak ebatzi du Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa lortzeko parte hartzeari buruzko deialdia, hain zuzen ere, Europako Gizarte Funtsaren Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Programa Operatiboaren esparruan kokatzen dena. Eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren bidez, aurkeztutako “AUTOENPLEGUA SUSTATZEN” proposamena onartu du.

“AUTOENPLEGUA SUSTATZEN” ekimenak helburu du Gipuzkoan laguntza pertsonalizatua ematea pertsonei enpresa-proiektuak eta enpresak sortzeko garatzeko prozesuetan -batez ere, autoenplegua-, izan ere, hainbat ondorio izango ditu, hala nola:

  • Gaitasun ekintzaileak areagotzea.
  • Laguntza zerbitzu integralek eta pertsonalizatuek enpresa berrien sorkuntza prozesuetan duten eraginkortasuna eta horien kalitatea indartzea.
  • Emakumeen ekintzailetza-tasa igotzea.
  • Gipuzkoan sortutako enpresa kopurua handitzea.
  • Feminizatu gabeko arloetan enpresa-proiektuak garatzea.
  • Enpresen iraunkortasuna babestea (eta emakumeek sortutako enpresen biziraupena igotzea, espezifikoki).

 

Hori guztia honako bi jardun-ildoen bidez:

  • TXEKIN: Enpresak sortzeko prozesuetan, enpresa-proiektuei laguntzea.
  • EMEKIN: Emakumeek sustatutako enpresen sortze-prozesuei laguntza ematea eta horiek indartzea.

 

AUTOENPLEGUA SUSTATZEN” ekimenak GIPUZKOA EKINTZAILEA estrategia indartzen du. Azken horrek, gainera, enpresa berriak sortzeko hainbat ekimen hartzen ditu barnean, hala nola: azpiegitura fisikoak eta laguntzakoak,   OTEBk sustatzea, eta Europar Batasunak (batez ere, EGEFren bidez) finantzatutako ekintzailetasuna laguntzeko finantzaketa tresnak.